XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ERABAKI GEHIGARRIAKHala ere, Erakunde horiek, Eusko-Jaurlaritzak ontzat emandako egitamu eta egitarauen eta Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailak horiei datxekiela jarritako artezpide, irizpide eta helburuen hesparruan egiteratu beharko dituzte agintepide horiek.
2. Hiri edo eskualde-mailako zerbitzuak hobeki eta modu eginkorragoz egiteratzeko komenigarri izan dedinean OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuari izendatutako zerbitzu hoien eraentza Udalei utzi edo eskuratu ahal izango zaie.
3. OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren eraentzapeko zerbitzuak eta Udalenak edo udalez gaindikakoenak elkarri behar bezala egokitzeko, horretarakoxe ituneak edo bazkunak egingo dira, zerbitzu hoiek guztiek osoko erapidetza gisa ihardungo dutela bermatzeko bide.